Shinichi Chan Real Unióneko jokalaria Hong Kongeko Futbol Elkarteak deitu du bere selekzioak Hong Kongeko 22 urtez azpiko selekzioaren aurka ekainaren 10ean eta Thailandiako selekzioaren aurka ekainaren 19an jokatuko dituen lagunarteko partidetarako. Bi partidak Hong Kongen jokatuko dira.
Chan bere selekzioarekin kontzentratuta egongo da ekainaren 5etik 20ra bitartean.