Shinichi Chanek ez du Real Uniónen jarraituko datorren denboraldian. Iragan udan Kitchee Sports Clubetik Irunera iritsi zen jokalari hongkonarrak bost partida jokatu ditu Real Uniónekin denboraldi honetan, guztira 126 minutu batu ditu eta gol bat sartu du, Stadium Galen CD Calahorraren aurka 1-0 irabazteko balio izan zuena. Gainera, lau partida jokatu ditu Real Unión Rocarekin, 208 minutu guztira.
Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zorte ona opa nahi dio.