“Stadium Galek lagunduko digu. Ez dut zalantzarik”

Fran Justo Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak bihar CF Fuenlabrada taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Teknikariak onartu duenez, “astea naturaltasunez daramagu. Badakigu bihar oso partida garrantzitsua izango dugula. Denboraldi osoan zehar oso indartsuak izan gara Stadium Galen eta bihar berriro izango garen sentsazioa dugu”.

Aurkariari buruz galdetuta, Justok esan du “bi jardunaldiren faltan mailari eusteko borrokan” dagoela, “gu bezala. Oso sendo dago defentsan. Hiru partida kateatu dituzte golik jaso gabe”.

“Gure pentsamoldeak lehenengo minututik irabaztera irtetea izan behar du, partida bilatzera, partida zaila izango dela ulertuta. Beste zelai batzuetan gertatzen dena ez dago gure esku. Guk irabazi egin behar dugu, eta gero emaitzak ikusiko ditugu”, adierazi du kazetarien galderei erantzunez.

“Itzuli ginenean, salbazioa Galetik pasatuko zela esan nuen. Eta hala erakusten digu lehiaketak. Maila oso altua eman dugula uste dut, etxean maila handiko taldeen aurka jokatuz. Bihar, gure jendearekin, indartsuagoak izango gara. Stadium Galek lagunduko digu, ez dut zalantzarik”, esan du Real Unióneko entrenatzaileak.

Lehen Federazioko 1. Multzoko 37. jardunaldiko partida bihar jokatuko da, Stadium Galen, 19:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Martxan 2024/25 denboraldiko Real Uniónen Futbol Eskolako izen-emateak
Real Uniónek etxetik kanpo hasiko du liga Barça Atlèticen aurka
"Uste dut oso proiektu ilusionagarria dela"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)