Hurrengo partida:

1/10/2023
| 18:00 |
Unionistas - Real Unión Club

Sufrimendu handiarekin lortutako puntua

Real Murcia CF: Serna; Rueda (Sánchez, 43. min.), Casado, Piña, Alberto (Ortiz, 82. min.); Aguza (Ganet, 59. min.), Galindo (Gracia, 59. Min.), Zeidane (Burón, 82. min.), Pedro Léon, Vega; Miku.

Real Unión Club: Irazusta; Aramburu, Montoro, Pérez, Jaso, Parada (Santos, 46. min.); Beobide (Luque, 76. min.), Agirre (Herrero, 82. min.), Núñez; Bravo (Seguín. 82. min.), Gagua (Sánchez, 61. min.).

Emaitza (0-0)

Epailea: Alexandre Alemán Pérez. Txartel horia atera die Casadori (84. min.) eta Fedori (90. min.) Real Murcian eta Arambururi (73. min.) Real Uniónen. Núñez kaleratu du bi txartel hori aterata (52. min. eta 67. min.) Real Uniónen.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 8. jardunaldia. Enrique Roca futbol-zelaia. 7.884 ikusle.

Real Unión puntu batekin itzuliko da Irunera Murtziatik, bigarren zatian jokalari bat gutxiagorekin geratu den partida batean, eta, menderatuta egon arren, norgehiagokako azken jokaldian irabazteko aukera izan duen partidan.

Bajek eta aurkariak marrazkia aldatzera behartu dituzte irundarrak, eta defentsan bosteko marrarekin zelairatu da Enrique Rocara. Baloiaren jabetza bertako taldearena izan bada ere, lehen berrogeita bost minutuetan ez da aukera garbirik egon. Lehenengoa 25. minutuan iritsi da, Galindoren areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Zeidane 31. minutuan saiatu da aterik aurkitu ez duen bolea batekin, Pedro Leónek alboko falta egin eta irundarren defentsa ondo aldaratuta. 38. minutuan Dani Vegak area kanpotik egindako jaurtiketa baten ondorioz Irazustak gelditu bikaina egin du. Eta Zeidane berriro saiatu da 40. minutuan, jaurtiketa gurutzatu batekin, baina eskoratuegi joan da.

Bigarren zatia bide beretik joango zela zirudien, Real Murtzia irundarrak menderatu nahian eta Real Unión atzean ondo makurtuta, kontraerasoan ateratzeko zain. Dani Vegak berriro jarri du Real Unióneko kapitaina proban 55. minutuan, Irazustaren geldiketa bikain batekin. Real Uniónen erantzuna 63. minutuan iritsi da, Sánchezen erdiraketa Santosek buruz zutoinera bidali duenean. Aldaratzea gora joan zaio Bravori. Eta 0-1ekoa izan zitekeenetik, partidako azken zatia markatu duen jokaldira, Chema Núñezek 67. minutuan bigarren txartel horia ikusi eta taldea hamarrekin utzi duenean. Beraz, azken minutuetan arraunean egin behar izan dute irundarrak, eta asko gainera. Real Murtzia iraulita eta Real Unión azazkalekin eta hortzekin defendatzen. Partidako azken zatiko argiena 73. minutuan iritsi da Graciaren jaurtiketa batekin eta Irazustak kornerrera bidali du. Baina partida Real Uniónek irabazi ahal izan du azken jokaldian. Nacho Sánchezen erremateak zutoinean jo du, atezainak eskua sartuta, eta aldaratzean ere ez du asmatu jokalari unionistak.

Real Uniónek 9 puntu ditu eta datorren asteburuan Stadium Galen Sanse hartuko du. Aurretik, asteazkenean Federazio Kopako finalerdia CD Arenteiroren aurka O Carballiñon.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Garaipena eta lidergoa!
Real Unión Rocak puntu bat salbatzea lortu du azken txanpan
"Gure onena ematea eskatuko digun taldea da"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)