Hurrengo partida:

3/03/2024
| 16:00 |
Real Unión Club - Barça Atlètic

Taldea mailari eusteko bidean jartzen duten hiru puntu!

Nàstic de Tarragona: Parra; Trilles, Gorostidi (Montes, 75. min.), Aarón Rey (Escudero, 46. min.), Montalvo (Pedro, 65. min.); Quintanilla, Pablo Fernández (Álvarez, 75. min.), Tirlea, Joan Oriol, Marc Fernández (Bonilla, 65. min.); Guillermo.

Real Unión Club: Irazusta; Santos (Espigares, 88. min.), Montoro, Pérez, Parada (Oyarzun, 88. min.); Aramburu (Vales, 68. min.), Azkue, Rivero, Sánchez, Bravo (Julen Agirre, 78. min.); Gagua (Andrada, 68. min.).

Emaitza (0-1): 0-1, Aramburu (8. min.).

Epailea: Jorge Tárraga Lajara. Txartel horia atera die Trillesi (40. min.) Nàstic de Tarragona taldean eta Julen Agirreri (79. min.) Real Uniónen.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 34. jardunaldia. Nou Estadi. 4.142 ikusle. Partida hasi baino lehen minutu bateko isilunea egin da Iñaki de Mujikaren alde, 1979tik 1983ra Real Unióneko presidentea izan zena.

Real Uniónek garaipen garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean Tarragonan salbazioa lortzeko borrokan. Arambururen gol goiztiar batek balio izan dio Iñaki Goikoetxearen taldeari hiru puntu berri lortzeko eta 40 punturekin jartzeko sailkapenean.

8. minutuan Paradak ezker hegaletik egindako erdiraketa baten ostean Parrak baloia blokatzean egindako akatsa baliatu du Aramburuk partida hasi eta berehala irundarrak aurretik jartzeko. Etxeko taldea nagusi izan da, jokoan eta aukeretan, baina Iñaki Goikoetxearen taldeak ia 90 minutuz eutsi dio markagailuari. Marc Fernández saiatu da 11. minutuan, baina bere jaurtiketak Montoron jo du kornerrera joateko. Irundarren erantzuna, Bravoren botetan, ezker hankarekin egindako jaurtiketa batekin. Marc Fernándezek berak area kanpotik probatu du ordu erdian, gora joan den jaurtiketa batekin. Aarón Rey ere saiatu da, 37. minutuan, aterik aurkitu gabe.

Aldageletatik igarotzean, joera bera, Nàstic erasoan iraulita eta Real Unión ondo defenditzen, kontraerasoren bat noiz harrapatzeko zain. Iván Pérezek partida erabakita uzteko aukera izan du 93. minutuan. Alain Oyarzunen pasea lerro artean eta Real Unióneko atzelariak Parrari bakarrik egin dio aurre baina ez du asmatu.

Garaipenak ez du Real Unión jaitsiera postuetatik atera, baina Iñaki Goikoetxearen taldeak 40 puntura berdindu du UE Cornellà eta CF La Nucía taldeekin. Hurrengo geltokia, Alcoy.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Teresa Errandonea omenduko du
Porrota Sabadellen
Deusto FC taldeak Galeko anexoko hiru puntuak eskuratu ditu

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)