Hurrengo partida:

3/03/2024
| 16:00 |
Real Unión Club - Barça Atlètic

“Taldea prest dago”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzailea Stadium Galeko prentsa aretoan izan da gaur goizean, taldeak UE Cornellàren aurka jokatuko duen partidaren atarian. Kazetarien galderei erantzunez, azpeitiarrak argi utzi nahi izan du “taldea ondo” datorrela. “Sentsazioengatik galdetzen badidazue, aurredenboraldiak bi zati izan dituela esango nizueke. Madrilgo txapelketara arte bide normala jarraitu du, lesio larririk gabe, taldeak kontzeptuak bereganatuz, sasoi fisikoa hartuz, eta gero Madrilen ez genuen partidurik irabazi. Baina txapelketa hori alde batera uzten badugu, ondo lehiatu gara, baita galdu genuen Real Cren aurkako partidan ere. Madrilen gertatutakoa ezkutatu egingo dugu? Ez, baina horrek ez du esan nahi ondo iritsiko ez garenik. Taldea prest dago liga hasierarako”.

Egin den plantillari buruz galdetuta, Zulaikak esan du “jokalariak iristen joan direla uztailean aurredenboraldia hasi genuenetik. Talde gutxi egongo dira aurreko urteko taldearekin alderatuta 12 jokalari mantendu dituztenak. Baina jokalari horiek hirira, klubera eta taldera egin behar dira. Aste honetan, Luque eta Espigares batu dira. Honekin esan nahi dut denak duela prozesu bat. Baina oso pozik nago taldearekin, Real Uniónen eta Lehen Federazioaren errealitatea badakidalako”. Bi jokalari horiei dagokienez, Azpeitiko entrenatzaileak baieztatu duenez, “Espigaresek, igandean jokatzen ez badu, Federazio Kopan jokatuko du asteazkenean, aurredenboraldia Vilarreal B taldearekin eta Vilarrealen lehen taldearekin egitetik datorrelako. Luqueren kasua desberdina da, ia lau hilabete daramatzalako entrenatu gabe eta forma hartu behar duelako”. Torrelavegakoa baja izango da, beraz, Jagoba Beobiderekin batera.

UE Cornellàri dagokionez, Zulaikak adierazi duenez, “klub honekin asko identifikatzen naiz, jokatzeko moduagatik, harrobia lantzeko moduagatik eta azken bi urteetan sorpresa atsegina izan delako. Jokorako proposamen interesgarria du. Egiten duen jokoagatik eta bere filosofiagatik gustatzen zaidan taldea da”.

Partida, Lehen Federazioko 2. multzoko lehen jardunaldiari dagokiona, igande honetan jokatuko da, 12:00etatik aurrera, Stadium Galen.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Teresa Errandonea omenduko du
Porrota Sabadellen
Deusto FC taldeak Galeko anexoko hiru puntuak eskuratu ditu

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)