Mikel Llorente Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak igandean SD Amorebietaren aurka jokatuko duen partidaren atarian.
Teknikariak aitortu du etxean jokatzeko gogoz daudela eta astea ondo joan dela. “Gogotsu gaude berriz etxean jokatzeko zaletuen animoekin eta ea gai garen hirugarren garaipena lortzeko. Astea ondo joan da. Taldea ondo iristen da. Saiatuko gara aurreko astean egin genuen lehenengo zatiari jarraipena ematen. Baloiarekin gustora egon ginen, protagonistak izan ginen eta hori da gure intentzioa” adierazi du.
SD Amorebietari buruz, talde on bat dela esan du: “Arerio gogorra izango da. Ez dute hasiera on bat egin momentuz, baina talde gogor bat da, jokalari onak dituzte eta lehiaketa honetan ez dago arerio samurrik. Hegaleko jokalari garrantzitsuak dituzte, trantsizioetan ondo moldatzen dira, orduan gure baloi sekuentziak onak izan behar dira baloi galerak ez edukitzeko eta trantsizioetan ez sufritzeko”.
Prentsaurreko osoa hurrengo estekan ikus dezakezue: https://youtu.be/3DKz1jjbNak