Real Unión eta Tecna akordio batera iritsi dira eta Irungo enpresa klubaren babesle izango da datorren urtean. Letxunborro Hiribidean kokatua, ur industrialaren tratamenduan zentratzen da 1985etik.
“Familia enpresa baten bigarren belaunaldia gara. Gaur egun, hainbat ordezkaritza ditugu estatu mailan zehar, eta hozte-, lurrun-, arazketa- eta edateko ur-sistemetan tratamendua behar duten industria mota guztietarako lan egiten dugu. Gainera, produktu kimikoen fabrikatzaileak eta ura tratatzeko ekipoen instalatzaileak gara, funtzionatzeko ura behar duten mota guztietako instalazioak tratatzeko”, adierazi du Isidro Rodríguez Teknako gerenteak.
“Enpresa hau erreferentea da bere sektorean, eta proiektu berri honetan parte hartzeko interesa erakutsi zigun. Hazten jarraitzen dugu eta gure proiektuaren partaide egiten ditugu enpresa gehiago”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.