Galeko anexoan jokatutako Real Unión Rocaren eta CD Hernaniren arteko ligako azken partida hasi aurretik, Telmo Doladok Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Trofeoaren lehen edizioko irabazlearen saria jaso du, Real Unióneko Beteranoen Elkarteak babestua.
Doladok joan den astean irabazi zuen saria matematikoki, gainerako taldekideek ezin izango dutelako jada bere puntuazioa lortu.