Real Union Clubak asteburu honetatik aurrera jolasgune berri bat eskainiko du partida egunetan. Txiki Gune RUC txikienentzako gune egokitua izango da, partida egunetan ESPACIO EMHAN-EKIN lankidetzan espezializatutako langileek gainbegiratutako joko seguruko gune batez gozatzeko.
TXIKI GUNE RUC Stadium Galeko zelai-anexoan egongo da, eta espazio itxi bat izango du, hainbat joko-proposamenekin, zerbitzuaren erabiltzaileek soilik erabiltzeko bainuekin, eta eguraldi ona dagoen egunetarako kanpoko joko-gune batekin.

Zerbitzuak, hasiera batean, 20 adingaberentzako edukiera izango du, eta partida hasi baino 30 minutu lehenagotik erabili ahal izango da, erabili nahi den edozein unetan. Sarrera zelai anexoko ekialdeko atetik izango da, bidegorritik hurbilen dagoen atearen atzetik. Adin-muga zortzi urtera artekoa izango da, eta hiru urtera arte haurrek heldu batekin egon beharko dute une oro. zerbitzua doakoa izango da partidura joaten den pertsona ororentzat, abonatuentzat zein abonatu ez direnentzat.
Ekimen honen helburuak, klubaren KONPROMISOA, ERRESPETUA eta FAMILIA balioekin bat etorriz, hainbat dira:
Alde batetik, haurrei eta haien familiei espazio segurua, atsegina eta dibertigarria eskaintzea, baldintza klimatologikoak, ordutegiak edo beste alderdi batzuk onuragarriak ez diren egunetarako, klubean haur eta adingabeen ongizatearekin eta babesarekin lotuta egiten ari diren ekimenetatik abiatuta.
Bestalde, eta RUCen lehen Berdintasun Plana egiten ari den lanaren ildotik, familiei kontziliaziorako alternatiba bat eskaintzea, adingabeek zein helduek partidu-egunak gozatzeko aukera izan dezaten espazio bat eskainiz, familia osoarentzako aisialdi-espazio bati uko egin gabe.

Azkenik, espazio hori edoskitzarorako espazio gisa ere erabili ahal izango da uneren batean behar izan dezaketen eta egokitutako eta pribatutasun handiagoko espazio bat behar duten pertsonentzat.
Informazio gehiagorako: www.realunionclub.com.