Udalak eta Real Uniónek Stadium Gal estadioa hobetu dute

Astelehen honetan, Irungo alkate José Antonio Santano eta Kiroletako ordezkari Borja Olazabal, Real Unióneko presidente Igor Emeryrekin batera, Stadium Galen izan dira, instalazioak berritzeko lanen emaitzak ikusten. Izan ere, zelaiak itxura berria du orain, eserlekuak instalatu eta ordezkatu eta margotze lanak egin baitira.

Alkateak zioen moduan, “Udala da instalazioaren titularra, eta estadioa hobetzeko lanak egin ditu, klubarekin batera. Segurtasuna indartu behar zen, prestazioak zabaldu behar ziren eta erosotasuna hobetu behar zen. Zaleek Irunen jokatutako Ligako azken partidan ikusi ahal izan zuten, eta, orain, estadioaren itxura berriaz gozatzeko garaia da, eta, ahal dela, baita lorpen berriez ere. Galek behar zuen, eta ziur nago partida egunetan giro handiagoa izaten lagunduko duela”.

Zehazki, tribunako eserlekuak ordezkatu dira, eta eserleku berriak instalatu ateen atzean; guztira, 4.000 jarleku estreinatu ziren Ligako azken partidan, zeina Uniónek eta Intercityk jokatu zuten. Era berean, pintaketa lanak egin dira, estadioari beste itxura bat emateko: zuriak ziren eserlekuak beltzak dira orain, eta harmailetan “Real Unión Club Irun” esanez gainjarri diren letrak, zuriak; bestalde, eskailerak horiak dira, armarriaren koloreen ildotik.

Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidentearen esanetan, “aldaketa beharrezkoa zen; batetik, jokatzen dugun kategoriaren berezko eskakizun batzuk betetzen joan behar dugulako eta, bestetik, gure estadioak, gure etxeak, gure erakargarri nagusietako bat izan behar duelako. Alde horretatik, oso pozik gaude egindako lanen emaitzarekin, MolcaWord koordinatuta eta taldeko arduradunok, administrazio kontseilu honek kargua hartu zuenetik egin dugun bezala, pixkana-pixkana gauzak hobetzeko lanean jarraituko dugu”.

Azkenik, tribuna nagusian, futbola Irunera iritsi zen urtea jarri da, 1902; alboetako dorreak grisez margotu dira; eta, hondoetan, beste elementu berri batzuk gehitu dira, taldearen ehun urtetik gorako historia nabarmentzeko: ate batean, irabazitako tituluen urteak eta kopen marrazkia, eta, bestean, banatua delakoan, “Gu ere txuribeltz” leloa, eta, haren alde banatan, “Aupa Unión”. Irungo Udalak 250.000 euroko dirulaguntza eman du lanak egiteko.

Hurrengo urratsa: igogailu bat Galen

“Lan hauek garrantzitsuak ziren, baina funtsezko alderdi bat falta zaigu oraindik: guztion irisgarritasuna bermatzea”, esan du alkateak. Santanok bisitan iragarri duenez, Udalak igogailu bat instalatzeko proiektua enkargatuko du mugikortasun murriztuko pertsonak estadiora errazago sar daitezen.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Berdinketa, puntuak pilatzen jarraitzeko
Bi goleko porrota Riazorrera egindako bisitan.
Bi eta bi, duela ehun urte bezala.

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)