Real Uniónek eta Urdinberri eraikuntzak akordioa lortu dute, eta, horren arabera, enpresa donostiarra klubaren babesle bihurtuko da. Gipuzkoako hiriburuko Zuatzu industrialdean du egoitza Urdinberrik, eta esperientzia handia du bere sektorean, azken urteotan eraikuntza-proiektu handi eta askotarikoetan parte hartu baitu: autobietan, errepideetan, tuneletan, zubietan, metro-lineetan, ingurumen-azpiegituretan, etxebizitzetan, ekipamendu publiko eta pribatuetan, etab.
“Urdinberriren DNAn oso presente daude gure gizartearen ezaugarri diren balioak: hitza, lana, kulturarekiko eta tradizioarekiko maitasuna… Gipuzkoaren eraldaketarekin laguntzeko konpromiso sakona ahaztu gabe. Real Uniónen proiektu berriak hau ere adierazten du: ehun urtetik gorako erakunde bat hobetzeko eta eraldatzeko lana eta sakrifizioa, bere iragana ahaztu gabe”, adierazi du Iñigo Corrales Urdinberriko gerenteak.
Urdinberrik makina-parke zabala, ferralla-tailerra eta eskulan propioa ditu, lotutako enpresekin egindako akordioen ondorioz. “Horri esker, espezializazio-maila handia duten mota guztietako proiektuei erantzuteko eta konponbideak emateko gaitasun handia dugu”.
“Xehetasun txikiei jartzen dieten arreta gustatzen zaigu, gero benetan aldea markatzen dutenei. Kontua ez da bakarrik hitzaren zentzurik zabalenean eraikitzea, baizik eta balio batzuekin eta Urdinberrik oso argi dituen prozesu batzuei erantzunez eraikitzea. Gauzak eraldatzen laguntzen dute, garenaren eta nondik gatozen ikuspuntua galdu gabe. Hori asko gustatzen zaigu”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.