Hurrengo partida:

3/03/2024
| 16:00 |
Real Unión Club - Barça Atlètic

Urrezko hiru puntu real unionentzat!

Real Union bigarren da Laredori irabazi ondoren.

Real Unión Club: Irazusta, Perez, Senar (Azkoiti, 60. min.), Kijera, Elosegi; Llamas, Capelete (Thior, 93. min.), Beobide (Temenuzhkov, 75. min.), Rivero (Rivera, 60. min.), Madrazo; Galan.

CD Laredo: Pedrero; Rasines, Peredo (Manu Ortiz, 63. min.), Garcia (Siafa, 76. min.), Argos (Saúl García, 63. min.); Vinatea, Fernandez (Portilla, 76. min.), Ares, Perez, Toboso; Jakkal (Sanz, 52. min.).

Emaitza: 1-0, Galan (26. min.); 1-1, Vinatea (35. min.); 2-1, Llamas (42. min.); Temenuzhkov (85. min.); 4-1, Galan (93. min.).

Epailea (4-1): Gorka Mazo Maruri (Gaztela eta Leon). Txartel horia atera dio Rivera (69. min.), Azkoiti (77. min.), Elosegi (84. min.) eta Kijerari (min. 87) Real Unionen aldetik eta Alvaro Garcia (73. min.) eta Aresi (83. min.) Laredoren aldetik.

Bestelakorik: Bigarren B Mailako A Azpimultzoko 15. jardunaldia. Stadium Gal, ateak txita. Neurketa hasi aurretik minutu bateko isilunea gorde da Carlos Areopagitarengatik, Real Unioneko jokalari ohia eta orain gutxi hildakoa. Mario Capelete irundarrak 100 neurketa ofizial bete ditu Real Unioneko lehen taldearekin.

Garaipen engainagarria Real Unionek gaur arratsaldean lortu duena, 85. minutura arte ez duelako Aitor Zulaikaren taldeak neurketa ixtea lortu. Lehenengo jokaldi arriskutsua Real Unionentzat 21. minutuan etorri da. Capeleteren erdiraketa Madrazo gurutzatu baina kanpora joan da. 23. minutuan Laredo izan da Real Unionen atera arriskua eraman duena, baina Jakkalen jaurtiketa gora joan da. 25. minutuan beste aukera bat Real Unionentzat, Kijerak ezker hegaletik erdiratu eta Laredoren defentsa kornerrera bidali du baloia.

26. minutuan etorri da Real Unionen lehenengo gola. Laredoren defentsaren zesioa Galanek aprobetxatu du gola sartzeko. Ez zaio poza asko iraun talde irundarrari. 35. minutuan Vinateak banakoa egin du Laredoren ezker hegaletik botatako falta bat errematatuz. Aldageletara banakoarekin joango ginela uste genuenean Real Unionen bigarrena etorri da. Capeleteren jokaldia eskuin hegaletik eta bere erdiraketa Sergio Llamasek errematatu du.

57. minutuan Galanek izan du aukera baino ez du asmatu Pedreroren aurrean. Hortik aurrera neurketa trabatuagoa izan da, baina bazirudien Laredok Real Unioni min egiteko gai zela. 60. minututik aurrera epaileak txartelak ateratzen hasi da. Guztira lau txartel hori Real Unionentzat eta beste bi Laredorentzat. 85. minutuan Temenuzhkov-en gola hrugarrena igoarazi du markagailura eta lasaitasuna ekarri Stadium Galera. Beste gol baterako denbora ere izan da. Llamasi egindako penaltia Galanek sartu du 93. minutuan.

Garaipen honekin Real Unión bigarren da 26 punturekin. Datorren jardunaldian Barakaldoren aurka jokatuko du Real Unionek.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Porrota Sabadellen
Deusto FC taldeak Galeko anexoko hiru puntuak eskuratu ditu
"Ideia argiekin goaz, han irabazten saiatzera"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)