Real Uniónek gogoratu nahi du 2022/23 denboraldiko Futbol Eskola datorren urriaren 3an hasiko dela, ehun haur baino gehiagok izena eman dutelarik.
2011etik 2014ra biak barne jaiotako neska-mutilek izena eman dezakete Real Uniónek futbol eskolan, helburu hauekin:
- Arian-arian futbolaren praktika bere etapa ezberdinetan ikastea.
- Sormena, ilusioa eta hobetzeko izpiritua bultzatu.
- Talde lana ulertzea eta baloratzea.
- Erantzukizun, autodiziplina, taldekideekiko, arerioekiko, arbitroekiko eta instalazioekiko errespetua izateko ohiturak eskuratzea.
Entrenamendu ordutegiak
2013an eta 2014an jaiotako haurrek astelehenetan entrenatuko dute 17:30etik 18:45era. 2012an jaiotako haurrak astelehenetan izango dute entrenamendua, 18:45etik 20:00etara; 2011n jaiotakoak, berriz, astelehenetan, 18:45etik 20:00etara, eta ostegunetan, 17:30etatik 19:00etara.
Real Uniónek gogoratu nahi du, halaber, matrikula irekia dela eta izen-ematea online egin daitekeela https://realunionclub.com/futbol-escuela/ estekaren bidez, non informazio guztia agertzen den.