Marc Vales eta Fede Andrada jokalariek autografoak sinatuko dituzte ostegun honetan Mendibil Merkataritza Zentroko MASlife dendan, Real Uniónek eta Euskal Sareak, Gipuzkoako MASlife denden eta Yoigo Negocios enpresaren banatzaile baimenduak, sinatutako babes akordioaren baitan.
Topaketa, zaletuei irekia, 18:00etatik 19:00etara izango da. Bertaratutakoeik Real Uniónek Bilbao Athleticen aurka larunbat honetan 19:00etatik aurrera Stadium Galen jokatuko duen partidarako sarrera pare bat emango zaie. Gainera, bertaratutakoen artean landa-turismo batean bi lagunentzat asteburu bateko egonaldia zozketatuko da.