Real Uniónek eta Víctor Eimilek akordioa lortu dute atzelari galiziarrak Irunen jarraitzeko beste denboraldi batez.
Víctor Manuel Eimil Garcíak (Vilalba, 1999) Hércules CF-tik iritsi zen iazko udan Real Union Clubera. Aurreko denboraldian 30 partida jokatu ditu guztira (28 ligan eta 2 RFEF Kopan). Klubak eskerrak eman nahi dizkio Víctor Eimili bere konpromisoagatik.