Real Unión eta Víctor Parada akordio batera iritsi dira atzelaria Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldean jokatzeko. Jokalaria utzita dator Deportivo Alavésetik denboraldi baterako.
Víctor Parada González (Madril, 2002) Rayo Vallecano, AKA Red Bull Salzburg eta Deportivo Alavés taldeen harrobietatik pasa da. Azken denboraldi hau Club Deportivo San Ignacion jokatu du, talde arabarrarekin hitzartuta dagoena.
“Ilusio handia dut proiektu honetan hasi eta parte hartzeko”, adierazi du.