Real Union Clubak eta Víctor San Bartolomek akordioa lortu dute erdilari bizkaitarra bi denboraldi gehiagoz txuribeltz izateko kontratua 2027ko ekainera arte luzatuz.
Victor San Bartolome (Barakaldo, 1999) joan den udan iritsi zen Irunera, Celta de Vigoren bigarren taldetik, Athletic Clubeko harrobian hezi eta Basconiatik pasa ondoren. Denboraldi honetan 22 partida jokatu ditu, lau gol sartuz eta asistentzia bat emanez.