Real Unionetik beraien profesionaltasuna eskertu nahi dugu eta etorkizunerako zorterik onena opa nahi diegu.
Borja Viguerak, Fran Riverak, Zourdine Thiorrek eta Théo Lucbertek ez dute Real Unionen jarraituko.
Borja Viguera Manzanares (Logroño, 1987) jokalariak 25 partida jokatu ditu denboraldi honetan Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, horietariko 18 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean, beste 6 Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean eta bat gehiago Federazio Kopan. 4 gol sartu ditu. Realaren harrobian hezia, bere ibilbide profesionalean zehar honako talde hauetan jokatu du: Gimnàstic (utzita), Albacete (utzita), Alaves, Athletic Club, Real Sporting Club, CD Numancia eta Real Unionen 2020ko urtarriletik.
Zourdine Mouhemmed Thior (Dakar, Senegal, 1997) jokalariak 15 partida jokatu ditu denboraldi honetan, horietariko 9 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean eta beste 6 Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean. 4 gol sartu ditu. Realaren harrobian hezia, Peña Sporten jokatu zuen utzita eta Realera bueltatu ondoren Acádemica de Coimbran jokatu zuen aurtengo urtarrilean Irunera heldu baino lehen.
Francisco Rivera Cardoso (Barbate, 2000) jokalariak 22 partida jokatu ditu denboraldi honetan Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, horietariko 20 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean eta beste 2 Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean. 4 gol sartu ditu. Real Madrideko harrobitik pasa ondoren, Las Rozasen jokatu zuen utzita, Real Unionera 2020ko urrian heldu baino lehen.
Théo Lucbert (Baiona, 1998) jokalariak 13 partida jokatu ditu Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, horietariko 11 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean, beste bat Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean eta bat gehiago Federazio Kopan. Realaren harrobian hezia, Irunera iazko udan heldu zen utzita.
Real Unionetik beraien profesionaltasuna eskertu nahi dugu eta etorkizunerako zorterik onena opa nahi diegu.