Vissel Kobe futbol talde japoniarraren ordezkaritza batek Stadium Galeko instalazioak bisitatu ditu egunotan, eta hainbat bilera egin dituzte klubeko hainbat arlotako arduradunekin, ostiral honetako entrenamendua iksteaz gain.
Bilera Real Uniónek joan den abenduan Aston Villa FC taldearekin sinatutako hitzarmenaren baitan sartzen da. Hitzarmen horren ondorioz, Irungo taldea V Sports kluben sare globalean sartu da Vissel Kobe (Japonia) eta ZED FC (Egipto) taldeekin batera.