Real Unióneko entrenatzailea gaur goizean agertu da Stadium Galeko prentsa aretoan, RC Deportivo taldearen aurkako partidaren atarikoan.
Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak larunbat honetan Stadium Gal futbol zelaian RC Deportivo taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.
Prentsaurrekoa hasteko, Zulaikak iazko jokalarietaz oroitu da, denboraldi honetan jada Irunen ez daudenak. “2021eko urriaren 9an Real Unión-Deportivo partida jokatuko da Stadium Galen, iragan denboraldi osoan beraiek egindako lanari esker. Gaur hemen gogoratu nahi ditut”, adierazi du teknikari azpeitiarrak.
Elkarren segidako lau porrotez eta berriro hirunaka batzeko irabazi beharraz galdetuta, Zulaikak esan du “igandean argi eta garbi esan nuela. Gure arazoa ez zen epailea izan. Gure arazoa partida izan zen. Futbola erasotzea eta defendatzea da. Eta defendatzeko orduan arazo kolektiboak ditugu. Arduraduna? Aitor Zulaika. Bat balitz… entrenatzaileak estutu egin beharko luke, baina kolektiboa bada, ni arduratu behar naiz, edo kezkatu, edo biak”.
Deportivori dagokionez, Zulaikak berretsi du “badakigula zein talde den: taldea, zaleak, komunikabideak, sare sozialak… ditu, Lehen RFEFko Superdépor taldea da, baina gu ere Lehen RFEFkoak gara. Apalak gara, langileak, eta klub modernoa izan nahi dugu, baina Lehen RFEFkoak gara”.
“Guztiok dakigunetik haratago, hau da, maila altuagoko futbolariak dituela, oso aldaera interesgarriak ditu, kontzeptuei, marrazkiei eta abagunerik izanez gero goian hiltzen zaituen jendeari buruzkoak. Orain ez dugu Deportivo ezagutuko”.
Zaletuak
Kazetarien galderei erantzunez, Real Unióneko teknikariak barkamena eskatu nahi izan die zaletuei “Galen CD Badajozen aurka jokatutako azken partidan primeran aritu zirelako eta ez nielako eskertu. 1-2koa sartu zigutenean hor jarraitu zuten animatzen. Barkamena eskatzen dizuet beraiekin ez nintzelako zuzena izan. Eskerrak eman nahi dizkiet baldintzarik gabeko laguntzagatik. Hortik aurrera, esan nahi nieke bihar bultza egitera etortzeko, ez gozatzera”.
“Badakit Alain, Capelete, Iza edo Gordo bezalako jokalariek Real Unión sentitzen dutela, eta badakit beste jokalariek are gehiago sentiarazten dutela Real Unión. Gustatuko litzaidake hori izatea zaletuak indar handiagoz sostengatzera bultzatuko lituzkeen gasolina”.
Lehen multzoko 7. jardunaldiko partida igandean jokatuko da, Stadium Gal futbol zelaian, 17:00etatik aurrera.