Hurrengo partida:

24/09/2023
| 12:00 |
Real Unión Club - Teruel

“Zaletuei dei bat egiten diet. Taldeak beharko du”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak larunbat honetan Real Sociedad Bren aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Taldeak partidari aurre egiteko denbora gutxi behar izan duela eta Galizian jokatu ondoren zenbait jokalarik minutu pilaketa izan dutela eta, Zulaikak honakoa erantzun du: “Sansek iragan larunbatetik darama partida hau buruan. Egia da. Eta guk larunbatetik Murtzian eta Galizian jokatu dugu. Ia 4.000 kilometro egin ditugu autobusean, badakizue plantillaren egoera. Eta zer egingo dugu? Profesionalak gara. Partida prestatzeko egun pare bat gehiago izatea gustatuko litzaigukeela. Bai, baina final bat jokatu eta Errege Kopan sartu nahi genuen. Dena ezin da”.

Kazetariek aurkariaren taldeaz galdetu diote Azpeitikoari. “Talde ona da. Sansek, erregistro eta marrazki ezberdinekin, azken urteetako patroi bera du. Baloia ahalik eta gehien kentzea eta defentsako ideiak argi izatea izango dira gakoak”, erantzun du Zulaikak. Sergio Franciscori buruz honakoa esan du: “Teknikari bikaina da, talde tekniko bikainarekin. Talde bat daukagu, eta elkartu eta afaldu ere egiten dugu. Pike hori egongo da, derbietan beti daude horrelako osagaiak”.

“Hamaika bajarekin joan ginen Galiziara eta bi baja gehiago ditugu txartelengatik. Baina gaur egun ezin dut ezer esan. Jendea berreskuratzea espero dut”, gaineratu du Real Unióneko entrenatzaileak.

Lehen Federazioko 2. Multzoko 9. jardunaldiko partida larunbat honetan jokatuko da, 19:00etatik aurrera, Stadium Galen.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

"Gure onena ematea eskatuko digun taldea da"
Beteranoek badakite zeintzuk izango diren euren aurkariak FEAFV-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioan
Futbol Eskola urriaren 2an hasiko da

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)