Albert Carbó, Real Union Clubeko entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du gaur goizean Zamora C.F.ren aurkako partidaren atarian. Partida igandean jokatuko da Ruta de la Platan, 12:00etan.
Tarazonaren aurkako garaipenaren garrantziaz hitz egiten hasi da entrenatzailea igande honetako partidari aurre egiteko: “Joan den asteburuan garaipena lortzea oso garrantzitsua zen, taldeak lortu zuen eta orain oso desplazamendu zaila dugu oso denboraldi ona egiten ari den eta play-offetara iristeko benetako aukerak dituen talde on baten aurka. Baina ilusioa pizten digun erronka da, horri aurre egiteko motibatuta gaude. Lehen itzulian irabazi zigun taldea da, eta sentitzen dut taldea, aurreko eguneko garaipenaren ondoren, konfiantzarekin dagoela partida honi aurre egiteko. Denok amesten dugun eta lehenbailehen lortu nahi dugun helburu honetara hurbilduko gaituen garaipen hau lortzeko borrokatuko dugu. Zamorara goaz hiru puntu hauek lortzen saiatzera”.
Entrenatzaileak, gainera, Zamora C.F.ren maila lehiakorraz hitz egin du: “Oso talde lehiakorra da, jokalari onak dituen taldea. Bere azken 10 partidak aztertuz gero bi partida bakarrik galdu ditu, eta gainera partida horiek galtzea merezi izan ez zutela uste dut. Oso ondo borrokatzen eta lehiatzen den taldea da, eta batez ere etxean, gol gutxien jaso duen taldea baita”.
Albert Carbok, gainera, zaleen babesa eskertu: “Une garrantzitsu honetan, Tarazonaren aurkako partiduan bai harreran bai partidan zehar, Galek erantzun egin zuen. Orain zaleak gure alde egotea oso laguntza handia da jokalarientzat, klubarentzat eta guztiontzat. Azkenean denok gauza bererako borrokatzen dugu, Real Union Cluba Lehen Federazioan mantentzeko”.