Bigarren itzuliaren hasierarekin eta bihar Stadium Galen jokatuko den CD Eldense liderraren aurkako partidarekin bat eginez, Real Uniónek etxeko txikienei zuzendutako jardunaldia antolatu du Ficoban, partidaren aurreko uneak girotzeko eta gazteen artean zaletasuna sortzen jarraitzeko.
Jarduerak 16: 00etan hasiko dira eta azoka-esparruko 1. eta 2. aretoetan izango dira. Bertan, parte-hartzaileek hainbat gune aurkitu ahal izango dituzte:
- FIFA 23 Play Station txapelketa
- Kromoak trukatzea
- Jolas-jokoak: futbolina, billarra, hockey air…
Ekitaldiak Txispum! eta Marrubiren laguntza izango du, goxoki postu bat prestatuko duena.
Klubak https://forms.office.com/e/9tSQiVKXBB helbidea prestatu du interesatuek izena eman dezaten. Izen-ematea egitea gomendatzen da, aretoen edukiera kontrolatu ahal izateko eta, hala badagokio, hainbat txanda ezarri ahal izateko.
17:00etatik aurrera DJ batek Stadium Galen kanpoaldea girotuko du.