Real Union Clubak hainbat ekimen burutuko ditu datorren igandean 12: 00etan CD Numantziaren aurka jokatuko duen partidari begira.
Klubak abonatuen eskura Euro bateko aparteko sarrerak jarriko ditu berriro. Abonatu bakoitzak gehienez hamar sarrera eskuratu ahal izango ditu. Abonatu batek erosten duen sarrera bakoitzeko Euro bateko deskontua izango du zelaiko tabernan, Corner Txuribeltzean.
Gainera, Real Union Clubeko denda ofizialean haurrentzako jardueretarako gune bat prestatuko da, pintakarak eta jolasak izango dituena, zale gazteenek ere partidaren aurretik ondo pasa dezaten. Denda 10:30etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Gal bete dezagun!