Hurrengo partida:

1/10/2023
| 18:00 |
Unionistas - Real Unión Club

“Zer gehiago nahi dugu motibatuta egoteko?”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak igande honetan Real Murtziaren aurka jokatuko duen partidaren atarian.

“Partida bikaina izango da, aurten izango dugun eszenatokirik politenetako batean, talde historiko batekin, masa sozial izugarria duena, Lehen Mailan egon diren jokalari ospetsuekin. Zer gehiago nahi dugu motibatuta egoteko?”, adierazi du Azpeitiko teknikariak.

Kazetarien galderei erantzunez, Zulaikak esan duenez, “lesioei buruz asko hitz egiten ari naizela iruditzen zait, baina egia da. Errealitate bat da. Hitz egin dugu, baina desdramatizatu egingo dugu. Onena gertatzen ari zaiguna da, emaitza onak lortzea, taldea batzeko. Lesioak ahaztu eta egunerokotasunean jarri behar dugu arreta”.

“Baten batek pentsa dezake egun hauetan defentsa-alderdietan sakonduko dugula. Baina ez dugu prestakuntza asko aldatuko Real Murtzia delako. Egia da asteazkenean jokatu dugula eta eurak denbora gehiago izaten ari direla partida prestatzeko. Bost egunetan, larunbat goizetik ostegun goizera, Murtziara bidaia bat dugu eta gero Ourensera beste bat, baina profesionalak gara. Bagenekien Federazio Kopan sartu ginenean. A zer arazoa partidu asko izatea. Taldea gehiago batzeko balioko diguten beste gauza batzuk egiteko aprobetxatuko dugu”, adierazi du Real Unióneko entrenatzaileak.

Lehen Federazioko 2. Multzoko 8. jardunaldiko partida Enrique Rocan jokatuko da, igandean, 17: 00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Garaipena eta lidergoa!
Real Unión Rocak puntu bat salbatzea lortu du azken txanpan
"Gure onena ematea eskatuko digun taldea da"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)