Zorterik ez Galen, orain bigarren faseari begiratu behar

0-1 nagusitu da Bilbao Athletic Tasconen gol bati esker.

Real Union Club: Irazusta; Perez, Kijera, Senar, Elosegi; Beobide (Donoso, 74. min.), Rivera (Llamas, 68. min.), Capelete (Thior, 68. min.),  Rivero, Madrazo (Temenuzhkov, 74. min.); Galan (Viguera, 74. min.).

Bilbao Athletic: Agirrezabala; Kortazar (Jaso, 84. min.), Paredes, Luengo, Tascon (Urain, 71. min.); Nuñez, Diarra, Prados (San Bartolome, 49. min.), Artola, Serrano (Cabo, 71. min.); Williams (Guruzeta, 84. min.).

Emaitza (0-1): 0-1, Tascon (54. min.)

Epailea: Andres Fuentes Molina (Valentzia). Txartel horia atera dio Rivera (22. min.) eta Kijerari (90. min.) Real Unionen aldetik eta Prados (43. min.), Artola (82. min.) eta Guruzetari (90. min.) Bilbao Athleticen aldetik.

Bestelakorik: Bigarren B Mailako A Azpimultzoko 22. jardunaldia. Stadium Gal, ateak itxita.

Bigarren faseari begiratu beharko dio Real Unionek hemendik aurrera, gaur Galen Bilbao Athletic aurka 0-1 galdu ondoren Tasconen gol bati esker. Neurketa hasi eta berehala, 3. minutuan, etorri da Real Unionen lehenengo aukera. Korner bat atera, Madrazori iritsi baloia eta bere jaurtiketa kanpora joan da. 8. minutuan beste aukera bat Aitor Zulaikaren mutilentzat. Riverak baloia moztu eta bere erdiraketara ez da Galan heldu. Madrazok izan du handik gutxira, 14. minutuan, beste aukera garbi bat. Bakarkako jokaldia egin eta kanpora joan zaio jaurtiketa. Lehenengo zatiko aukerarik garbiena 24. minutuan etorri da. Gexan Elosegiren erdiraketa eskuin hegaletik, Agirrezabalak ezin baloia hartu eta langan jo du.

Bigarren zatia hasi eta berehala, 54. minutuan, Bilbao Athleticen gola etorri da, Tasconen bitartez. Racingen aurkako partidan bezala, Real Union atzetik ekin dio bigarren zatiari. Bi minutu geroago, 56. minutuan, Riverak saiatu da kanpotik, baina ez du asmatu. Zulaikak aldaketak egiten hasi da golaren bila joateko. Llamas eta Thior sartu dira lehenengo Rivera eta Capeleteren ordez eta handik gutxira Temenuzhkov, Viguera eta Donoso Galan, Madrazo eta Beobideren ordez. Aukerak izan ditu Real Unionek berdinketa lortzeko, Temenuzhkoven bidez 78. minutuan lehenengo eta Donosok 80. minutuan kanpotik egindako jaurtiketa batean, baina ez da berdinketaren gola iritsi.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Igor Emeryk klubaren Urrezko Intsignia ezarri dio Mario Capeleteri
Gallardo, Real Uniónek antolatutako II. Enpresen Txapelketako irabazlea
Gaguak 21 urtez azpiko Eurokopa jokatuko du

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)