Realak emandako 50 sarrerak asteazken honetatik aurrera 15 euroan jarriko ditu salgai Real Unionek Stadium Galeko dendan
Realak 50 sarrera jarri ditu Real Unionen eskura larunbat honetan 17.30etatik aurrera Zubietan jokatuko den derbirako. Realak lehentasuna eman die bere abonatuei, asteartetik aurrera sarrera doan jaso ahal izango baitute euren webgune ofizialean.
Real Unionek bere dendan asteazken honetan jarriko ditu salgai bere abonatuentzak sarrerak, 17:30etik 18:30era, eta abonatu txartela erakutsi beharko da dagokion sarrera erosi ahal izateko.